XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OSAGILEA (Rapea hartuz): Ba, bai; gaisoak babesik handiena behar du....

MADAV: Hori badakit nik... Baina esaidazu zer egin dezakedan.

OSAGILEA: Esana dizut; Inolaz ere etxetik irtetzen ez uztea.

MADAV: Ume gaixoa! Egun guztia barruan edukitzea ere... Gehiegizkoa da....

OSAGILEA: Ez dago beste biderik. Udazkeneko eguzki eta hezetasun hauek kalte asko egin dakiokee zeren, liburuek esaten duten bezala: Itomen, larritasun, dardara, larumin, eta abarretan,...

MADAV: Beno gizon, Jainkoarren utzidazu liburuetaz! Orduan koittadua ezkutatzea baino beste aukerarik ez zaigu gelditzen? e? Beste gauzarik ezin daiteke egin?.

OSAGILEA: Ez, ez; Haizea eta eguzkia....

MADAV: Baina, ze axola orain niri, hau dela eta beste hori dela!.

Utz gaitezen lelokerietaz. Harira.

Zuk diozuna ume gizajoarentzat oso gogorra da... eta gainera dena jasankortasun horrekin eraman eta esaten zaion guztia egiten duenez....

Eman diozun botika hori hartzen duenean bere aurpegia ikusteak bihotza puskatzen dit!.

OSAGILEA: Ba, zenbat eta keinu gehiago egin, hobe.

Esaten du Chiavana jakintsuak: (...).